2010/05/31

Arte Hezkuntzari buruzko grabaketa

Goear-en bidez igo dut Arte Hezkuntzari buruzko grabaketa bat.

EMBEDR ZERRENDA

Embedr web orrialdearen bidez, hezkuntza artistikoari buruz aurkitu ditudan zenbait bideoen zerrenda egin dut.
http://embedr.com/playlist/my-video-playlist_14004

2010/05/24

TAULA

Umea artearen bidez bultzatua izaten denean, sortzen, margozten, marrazten, jolasak eta gauzak eraikitzen etab..., umearen lotzeko, erlazionatzeko, korrdinatzeko, definitzeko programatzeko...gaitasunak sustatzen egongo ginateke.

2010/05/21

TUTORIALA

Hemengo bideoan, goizalde eta biok egindako tutoriala aurkitzen da. Google-en itzultzailea nola erabiltzen den azaltzen du.

2010/05/16

Gure txikien artea

Nire gaiari buruz sarean aurkitu dudan power point.a, slideshare web orrialdean.

2010/05/12

Kultur Leioa

Issuus web orrialdean arteari buruz jasotako euskal argitalpen bat, Kultur Leioatik igotakoa.

2010/05/09

Artea sortzea da

Hemen usten dizuet 3 eta 12 urte arteko umeek arteari buruz sortu eta abestutako kanta.

2010/05/08

Zazpi arte ederren power point-a

Hona hemen zazpi arte ederrei buruz egin dudan power point-a, eta zuen gustokoa izatea espero dudana.
Hobeto ikusteko, slideshare web orrialdean igota dago.

2010/05/06

Imajinazio sortzailearen garapena

Marrazkigintzaren garapenaren prozesua etapetan sailkatuta:

1. Zirriborroa (2-4 urte):
Ondo finkatu behar du, bertan lortzen dituelako gero adierazpen grafikorako beharko dituen tresnak.
- Ordenatu gabeko zirriborroa (2 urte)
- Zirriborroa kontrolatua (2-3 urte)
- Izena duen zirriborroa (3-4 urte)
2. Aurreskematikoa (4-7 urte):
Haurrak kontzienteki erabakitzen du erabiliko dituen formak.
3. Eskematikoa (7-9 urte):
Formak definitzen hasten da eta pentsamendu sortzailea garatzen hasten da.
4. Errealismoa (9-11 urte):
Zehaztasuna agertzen da, detailean arreta jartzen dute.

2010/05/04

Arte Hezkuntza irakasgaiaren ezaugarriak

Zer lantzen da Arte Hezkuntzaren arloan? Artea baloratzen. Artearen teoria eta praktika. Arte lanak eta teknikak. Arte historia transmititzeko eta egungo artea ulertzen. Artearekiko ditugun gaitasunak garatzen. Irudiaren munduarekin lotzen. Eta pertzepzioa, eskua... trebatzen. Arte Hezkuntzari honako balioak ikuskatzen zaizkio: Eskua trebatzeko. Heziketa morala garatzeko. Bizi-emozioak adierazteko. Haurraren adimenaren garapena osatzeko. Ikus pertzepzioa garatzeko. Ideiak komunikatzeko. Jolaserako, iharduera ludiko bat izan daiteke. Beste irakasgaiekin harremanetan jartzeko. Gure mundua ezagutzeko.

2010/04/27

Dantzaren eguna

2010eko apirilaren 29an, osteguna, Dantza Nazioarteko Eguna dela eta
Leioa mugimenduz beteko da.
Etorri. Dantza egingo dugu?

2010/04/19

Zazpi arteak

Gure gizartean 7 arte ederrak ezagutzen dira; hauek denborarekin aldatzen eta gehitzen joan dira.
Gaur egungoak honako hauek dira:
> Musika
> Margolaritza
> Dantza
> Antzerkia
> Zinema
> Literatura
> Arkitektura

Hurrengo bideoa hauetariko arte batzuk islatzen ditu:
"La voz humana"

2010/04/16

Oleoarekin margozten

Teknika artistiko desberdinak ikasi eta praktikatzeko, zenbait baliabide didaktiko aurkitzen dira, besteak beste:

- Oleoarekin margoztea
- Akrilikoekin margoztea
- Akuarelak pausuz pausu
- Collage
- Teknika plastikoak
- Pastel margoekin lan egitea

Honako bideoan oleoa nola erabiltzen den eta honekin nola margozten den ikasi ahal dugu:

2010/04/15

Mapa kontzeptuala

Hona hemen informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari buruzko mapa kontzeptuala.

2010/02/24

EGUNON GUZTIOI!!!!!

Gaurko eguna oso berezia da munduko blog onena sortzen ari delako.

Blog hau guztiontzat eginda dago, horregatik zuen iritziak edo pentsamenduak idaztea eskertuko nizueke.

Kontaktuan egongo gara!