Mostrando entradas con la etiqueta HEZKUNTZA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HEZKUNTZA. Mostrar todas las entradas

2010/05/31

Arte Hezkuntzari buruzko grabaketa

Goear-en bidez igo dut Arte Hezkuntzari buruzko grabaketa bat.

EMBEDR ZERRENDA

Embedr web orrialdearen bidez, hezkuntza artistikoari buruz aurkitu ditudan zenbait bideoen zerrenda egin dut.
http://embedr.com/playlist/my-video-playlist_14004

2010/05/24

TAULA

Umea artearen bidez bultzatua izaten denean, sortzen, margozten, marrazten, jolasak eta gauzak eraikitzen etab..., umearen lotzeko, erlazionatzeko, korrdinatzeko, definitzeko programatzeko...gaitasunak sustatzen egongo ginateke.

2010/05/09

Artea sortzea da

Hemen usten dizuet 3 eta 12 urte arteko umeek arteari buruz sortu eta abestutako kanta.

2010/05/06

Imajinazio sortzailearen garapena

Marrazkigintzaren garapenaren prozesua etapetan sailkatuta:

1. Zirriborroa (2-4 urte):
Ondo finkatu behar du, bertan lortzen dituelako gero adierazpen grafikorako beharko dituen tresnak.
- Ordenatu gabeko zirriborroa (2 urte)
- Zirriborroa kontrolatua (2-3 urte)
- Izena duen zirriborroa (3-4 urte)
2. Aurreskematikoa (4-7 urte):
Haurrak kontzienteki erabakitzen du erabiliko dituen formak.
3. Eskematikoa (7-9 urte):
Formak definitzen hasten da eta pentsamendu sortzailea garatzen hasten da.
4. Errealismoa (9-11 urte):
Zehaztasuna agertzen da, detailean arreta jartzen dute.

2010/05/04

Arte Hezkuntza irakasgaiaren ezaugarriak

Zer lantzen da Arte Hezkuntzaren arloan? Artea baloratzen. Artearen teoria eta praktika. Arte lanak eta teknikak. Arte historia transmititzeko eta egungo artea ulertzen. Artearekiko ditugun gaitasunak garatzen. Irudiaren munduarekin lotzen. Eta pertzepzioa, eskua... trebatzen. Arte Hezkuntzari honako balioak ikuskatzen zaizkio: Eskua trebatzeko. Heziketa morala garatzeko. Bizi-emozioak adierazteko. Haurraren adimenaren garapena osatzeko. Ikus pertzepzioa garatzeko. Ideiak komunikatzeko. Jolaserako, iharduera ludiko bat izan daiteke. Beste irakasgaiekin harremanetan jartzeko. Gure mundua ezagutzeko.

2010/04/16

Oleoarekin margozten

Teknika artistiko desberdinak ikasi eta praktikatzeko, zenbait baliabide didaktiko aurkitzen dira, besteak beste:

- Oleoarekin margoztea
- Akrilikoekin margoztea
- Akuarelak pausuz pausu
- Collage
- Teknika plastikoak
- Pastel margoekin lan egitea

Honako bideoan oleoa nola erabiltzen den eta honekin nola margozten den ikasi ahal dugu: